Aurkezpena
1998 eko neguan, Thiers etorbideko etxe zaharreneko batean , « Chez Pierre » zenaren apaindegiaren tokian, 80. hamarkadako ostatu baten berritzen hasi zen Olatua.
Olivier LATASTEk eta Ramuntxo BERRIAk ,Miarritzen eta Parisen ibilitako bi sukaldariek, hautatu dute toki hori beren sukaldaritza ausnartzeko ; bertako elikagaiak landuz « oraiaren » moduan.
Sukaldean
Olivier LATASTEk eta bere sukaldari profesionalek elikagai freskoak dituzte soilik lantzen.
Olatuko elikagaiak bertan hautatuak, erosiak eta landuak dira. Itas ertzeko eta barnekaldeko janari guziak klasikoki lantzen ditugu bakoitzaren berezitasunak erespetatuz.
Bazkaria bukatzeko, gure goxokiak ere bertan lantzen ditugu. Papuasiko banila eta 74% kakao txokolateak egunerozko lagunak ditugu. Zuk ere zure iritzia egizu aintzinetik tokia atxikiz.
Jan Gelan
Talde jator baten buru, Ramuntxo BERRIAk emango dizkizue gure elikagaien eta arnoen xehetasun guziak. Ekoizaleen arnoa prezio onean salduko dizue. Galdegizuegu kokteltxo bat afaria hasi aintzin, zuen gustora egingo dizuegu.
Giro « tropikalismo » batean zatozte memento goxo baten pasatzera gurekin, irri eta umore ona daukagu gure lema. Mahainean janari onak eta arno goxoz beteriko edalontziak ditugu gogoan.
Giroa, lema...
Olatua idekigeroztik, gure helburua beti izan da prezio atraktibo bat eskaintzea faltsukeririk gabe. Ahal bezainbat jendeek Olatuaz gozatzeko, behargabekeri guziak bazterrera utzi ditugu, horregatig, ez dizuegu edalontzia arnoz beteko, uzten dizuegu plazer haundi hau...
Gure lana izango da momentu ahal behain goxoa iraun dezazuen gurekin, etxean bezain ongi izaitea eta afari goxoa egin dezazuen baita gure helburu lehena.
Laster arte !


